XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19.1.MATERIA, MATERIAREN PROPIETATEAK.

Mundua materiaz osoturik dago.

Ura, harria, burdina, erlojua, gure inguruan ikusten dugun dena da materia.

Materiaren propietateen artean batzuk masa, bolumena, inertzia, zatikortasuna, esate baterako, gauza guztietan agertzen dira eta propietate orokorrak direla esaten da.

Beste batzuk materia-mota bat beste batetik bereizten dute eta propietate bereziak direla esaten da, adibidez forma, elastikotasuna, eta abar.

Era berean kobrea bere kolore gorriaz eta bero eta elektrizitatearen eroale ona izateagatik ezagutzen da, beruna (Pb) biguna, pisu espezifiko handikoa (11,2 g / cm3) eta urtze-tenperatura baxukoa (327 ampdeg;C) izateagatik ezagutzen da, eta Merkurioa likido distiratsua eta pisu handikoa izateagatik (bere pisu espezifikoa 13,6 g / cm3-koa da).

19.2.- MATERIAREN ALDAKUNTZAK.

ALDAKUNTZA FISIKO ETA KIMIKOAK.

Gauza ezaguna da berotzean solidoak likidotu eta likidoak lurrindu egiten direla.

Nola gertatzen dira fenomeno hauek?.

Azter dezagun, adibidez, naftalinaren likidotzea.

Alboko irudian naftalina berotzean, beraren tenperaturak duen eboluzioa adierazten da.

Ikusten denez hiru parte desberdin ageri dira: 1.- Lehenengo partean naftalina solido egoeran dago eta tenperatura etengabe doa gorantz.

2.- Bigarren partean tenperaturak aldatu gabe irauten du.

Era berean naftalina solidoa poliki-poliki likidotuz doa.

Hasieran gehiena solido egoeran aurkitzen da eta azkenean dena likido.

Etapa honetan gertatzen da likidotze edo urtzea eta aldakuntza fisiko hau gertatzen den tenperatura urtze-tenperatura deitzen da.

3.- Hirugarren partean naftalina likido bilakatu da osorik eta bertan tenperatura igonez doa etengabe berriro.

Egintza honetan gertatzen den aldakuntza fisikoa da, naftalina egoera fisikoz aldatzen bait da, baina bere izaera aldatu gabe.

Zientzilariek saio asko eginez, gorputz solidoen urtzean lege hauek betetzen direla ikusi dute: 1.- Baldintza arruntetan, edozein gorputz solido tenperatura finko batean likidotzen da, urtze-tenperatura deitzen zaiolarik tenperatura horri.

2.- Aldakuntza fisiko honetan urtzea gertatzen ari den bitartean, gorputzaren tenperatura ez da aldatzen.

Alboko 2. irudian alderantzizko prozesua adierazten da, hots, naftalina likidoaren solidotzea.

Antzera gertatzen da likidoek irakiten dutenean.

Urtzea zein irakitea aldakuntza fisikoak dira.

Tenperatura / Solidoa / Solidoa / likidoa.